30 URTE ILUSIOAK ERAIKITZEN
CONSTRULAN DEBAGOIENEKO ERAIKUNTZAK S.L. eraikuntzaren sektorean tradizio luzea duten bi enpresa elkartzearen fruitu da. Alde batetik, CONSTRULAN, hasieran CONSTRUCCIONES ARQUERO, 30 urte baino gehiagoko enpresa eta zenbait belaunalditako langileak izan dituena; bestetik, CONSTRUCCIONES, sektorean 10 urte baino gehiagoko eskarmentuarekin.
Horrela, 2007an CONSTRULAN DEBAGOIENEKO ERAIKUNTZAK S.L. jaio zen eraikuntzaren sektorean eskarmentu profesional zabalarekin. Jarduera asko barne hartzen ditu, hala nola, eraikuntza osoa edo askotariko eraikinak eta egiturak birgaitzea, obra publikoak, eraispenak, hirigune historikoen berriztapena, nekazalturismoak, baserriak, tabernak, jatetxeak, dendak, igeltserotza oro har (bainugelak, sukaldeak…) eta abar luze bat.
CONSTRULAN DEBAGOIENEKO ERAIKUNTZAK S.L.-ren alderdi materialei dagokienez, gure lanerako makineria berritua nabarmentzen da, bai eta punta-puntako ekipamendu teknologikoa eta tresneria ere. Era horretan, gure langileen lana errazten denez, kostuak merka eta emaitzak hobe daitezke.
Teknikaren ikuspuntutik, CONSTRULAN DEBAGOIENEKO ERAIKUNTZAK S.L.-n dekorazio eta interiorismo proiektuak gauzatzen ditugu, baita etxebizitza berriak egiteko eta arkitektura egitasmoak ere. Obra eta proiektuen osoko kudeaketaz gain, gremioak zuzentzen eta koordinatzen ditugu.
ZERBITZUA ETA KALITATEA
Duela urte batzuk ekin genion hobekuntza-lerroa jarraituz eta uneoro gure Bezeroek planteatutako beharrak asetzeko helburuarekin, CONSTRULAN DEBAGOIENEKO ERAIKUNTZAK S.L.-k kalitatearen kudeaketan sistema aitzindaria den K-21 araua, 2. maila, ezarri du.
Sistema ezartzeko enpresa osoa engaiatu egin zen eta bertako mailen arteko komunikazioa hobetu ez ezik, tresna egokiak eskaini zaizkie, gure baliabideak modu eraginkorragoan kudeatze eta planteatutako helburuak lortze aldera.
K-21 arauaren 2. mailaren araberako Kalitate Sistema ezartzearekin batera, etengabeko hobekuntza prozesuan murgildu gara eta ondoko kapituluen garapenarekiko konpromisoa hartzen dugu:
1. kapitulua: Kalitatea kudeatzeko sistemaren dokumentazioa
2. kapitulua: Zuzendaritzaren konpromisoa
3. kapitulua: Kalitatearekiko erantzukizunak
4. kapitulua: Baliabideen kudeaketa
5. kapitulua: Lanean jardutea / zerbitzuak ematea
6: kapitulua: Neurketa, analisia eta hobekuntza
Profesional-talde motibatua eta konprometitua:

