GURE TALDEA
Construlan Debagoienako Eraikuntzak enpresaren balio handiena hura osatzen duten langileengan datza, horregatik gure langileez harro gaude eta enpresa osatzen duten pertsona bakoitzarengan erabateko konfiantza dugu.
Kudeatzaile eta obra-arduraduna den Carlos Rodrigesek 20 urte baino gehiago dihardu mota guztietako obrak zuzentzen, hala nola, berritzeak, egiturak, eraikuntzak, obra publikoak, etab.
Soraya Arquero, Construlan Arqueroren ─30 urte baino gehiagoz eraikuntzan aritutako enpresa─ bigarren belaunaldia, obra zuzendaritzan berezitua dago eta Barne-dekorazioan tituluduna da, bai eta obrako finantza eta aurrekontuen kudeaketan ere.
Benito, Alberto, Luis, Eduardo, Jose... Horiek guztiak eraikuntzaren sektorean eskarmentu handia duten ofizial eta peoiak, ganorazkoak, langileak eta arduratsuak eurak; lanak zehaztasunez gauzatzeko obraren zuzendaritza teknikoarekin etengabe harremanetan daudenak.